XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ziburuko Gaztetxeko kideek Akozeko lokala atxikiko dute

Gaztetxean egoteko baimena eman zien bertako gazteei Donibane-Lohizuneko Herriko Etxeak atzo ukandako bileran.

Argindarra berriro eman zuten baina zarataren arazoa konpondu arte, ezin dezaketela kontzerturik antolatu jakinarazi zion Gaztetxeko bulegoari Paul Badiola, bertako auzapezak.

Erabakia jakin bezain fite bere poztasuna adierazi zion EGUNKARIAri Antton Paulus Basurkok, Gaztetxeko ordezkariak, nahiz eta arazo guztiei ez dieten ihardetsi azpimarratu zuenez.

Hala nola, kontzertuen gela insonorizatzeko proposamena aztertuko zuela Herriko Etxeak adierazi zion gaztetxearen bulegoari egindako bileran.

Ohartu dira konponbidea lortzen ahal zutela hautu hori eginez eta ez badute onartu gure plangintza ere, ez dute baztertu gehitu zuen Basurkok.

Nahiz eta erabakien hartzeko eperik ez zuen eman Herriko Etxeak, ahal bezain fite lehenengo ibilmodearekin berriro asteko asmoa azaldu zuen Basurkok.

Anartean, pesta egingo zutela Gaztetxean, irabazi baitugu Basurkok zioenez.

Akoz auzoan dagoen Gaztetxea hurrengo asterako hustu behar zutela agindu zien bertako kideei Herriko Etxeak agorrilaren 11n bidalitako gutunean, abarrotsa gehiegi egiten baitzuten antolatutako kontzertuek gutunak zioenez.

Berehala, lagun asko bildu ziren sostengua adierazteko, auzo frangok bat egin zutela sostenguarekin.

Argindarra mozteko agindua hartu zuen Herriko Etxeak eta agorrilaren erdian egindako bileran hilabeteko epea eman zien gazteei.

Zarataren arazoa aitzakia hutsa zela salatu zuten berehala Gaztetxeko kideek, hilabeteko kontzertua arratseko hamarretan amaitzen baitzen.

Entseiurako gelan obrak egin zituzten insonorizatzeko eta kontzertuen gelan gauza bera egiteko prest agertu ziren.